Entrevista a Zuriñe

10 febrero, 2021 en Entrevistas

En Información Obrera 354 publicamos una entrevista a Zuriñe, una joven profesora cercana a Vitoria explicando la situación extremadamente grave de los jóvenes obligados a trabajos irregulares en situaciones de cierre de municipios.
A petición de los compañeros vascos publicamos la misma entrevista en euskera



Langileen Informazioa / Información Obrera:
Zein da zure lan egoera gaur egun?

Zuriñe naiz, 24 urte ditut eta gaur egun ez dut andereño-hezitzaile bezala lan egiten. 18 urte ditudanetik klase partikularrak ematen nabil etxez-etxe eta soldata horrekin mantentzen naiz. Batxilergoa amaitu nuenean, Haur Hezkuntzako Goi Mailako teknikari modulua atera nuen eta honen ostean Euskal Herriko Unibertsitatean izena eman nuen, Haur Hezkuntzako gradua egiteko. Aurten, Covid 19 pandemiaren eraginez, eskola pribatu batean pare bat ordezkapen egiteko aukera izan dut, izan ere, nire lan egonkortasuna kolokan dagoela esan dezaket. Gazteon egoera latza ikusita, hurrengo irakaskuntzako oposaketak prestatzea erabaki dut eta horretan nago.

 

Langileen Informazioa / Información Obrera:
Kontraturik daukazu lan egiterako orduan?

Klase partikularrengatik ez dut inolako kontraturik, dena haurren gurasoekin hitzez adostuz aurrera eramaten da. Lehen azaldu dudan bezala, eskola pribatuan egindako bi ordezkapen horiek egindakoan bi kontratu sinatu nituen.

 

Langileen Informazioa / Información Obrera:

Nola egiten duzu leku batetik bestera mugitzeko Gobernuak konfinamendu perimetralak ezartzen dituenean?

Ordezkapenak egiteko deitu nindutenean, Euskal Gobernuko agintariek, konfinamendu perimetrala ezarri zuten hilabete batez. Izan ere, bizi naizen herritik-eskolara lekualdatzeko ez nuen inolako arazorik izan, justifikante ohar bat egin zidatelako. Arazoa arratsaldetan eman izan da, kasu honetan, partikularrak kontraturik gabeko lana direlako eta ilegala bezala lekualdatzen eta mugitzen nintzelako hirian zehar.

 

Langileen Informazioa / Información Obrera:

Zure egoera berean dauden beste kasurik ezagutzen duzu?

Bai, esango nuke gazteria orokorrean nire egoera berdinean murgilduta aurkitzen dela.

Eskola pribatuek urteak daramatzate hezitzaile eta irakasle talde zehatz batekin eta urteak diraute postu finko batean lan egiten, beraz, oso zaila da hauetan lan egitea. Ikastetxe publikoetan lan egiteko, ordea, oposaketa bat gainditzea ezinbestekoa da norberak bere lanpostua eskuratu dezan. Nahiz eta ikasketak ditugun belaunaldien parte izan eta beharrezkoa den formazioa jasotzen dugun, esperientzia falta daukagu inolaz ere hau lortzeko aukerak ematen dizkigutelako.

 

Langileen Informazioa / Información Obrera:

Mozal Legea ezaguna egiten zaizu? Zure ustetan, lege honek langileriaren kontra egiten duela eta horretarako izunak erabiltzen dituztela esango zenuke?

Bai, herri honetan adierazpen askatasunik ez dago. Zure inguruko egoera/bizimodua gaizki doala antzematen duzunean eta artaldearen ardi beltza sentitzen zarenean, zarata egiten saiatzen zara. Uste dut salaketak bide erraza direla, saldu nahi dizkiguten ideien kontra egiten dugunoi zigortzeko hautabidea, besterik gabe.

 

Langileen Informazioa / Información Obrera:

Nola ikusten duzu gazteriaren etorkizuna?

Zaila eta neketsua, izan ere, gure esku dago inposatzen dizkiguten ideia eta arauen kontra egitea. Ezinbestekoa ikusten dut gazteon heziketa ahalbidetzea eta gure eskubideengatik borrokatzen jarraitzea. Legeak egin eta inposatzen dituzten horiek oraina direlako, baina etorkizuna gure esku dagoelako eta gu garelako.

 

Langileen Informazioa / Información Obrera:

IOtik zurea bezalako kasuen inguruko informazioa zabaldu eta ezagutzera eman nahi dugu beste gazte batzuekin harremanetan jarriz, prest egongo zinateke?

Bai noski, horrela ikuspuntu desberdinak amankomunean jartzeko aukera ahalbidetuko dugulako eta interesgarria izan daitekelako

 

Impactos: 0


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *